PROZESU INTEGRALA
ARRANTZA
AUKERAKETA
INSTALAZIOAK
MANIPULAZIOA
PRESTATZEA
ONTZIRATZEA ETA ETIKETATZEA
BANAKETA
KALITATE-KONTROLA
Itsasoko freskotasuna zure mahaian,
nola lortzen dugu?
ARRANTZA
Tradizioak ongi mantentzeko, gauzak ondo egin behar dira hasieratik. Produktua itsasotik bertatik zaintzeko helburuarekin, Cusumanok arrantza tradizionalari eusten jarraitzen dio, gure altxorrik preziatuenari errespetua erakutsiz. Conservas Cusumanorentzat ezinbestekoa da modu tradizionalean arrantzatzea, gure itsasoan, Kantauri itsasoan, inpaktu txikia eragiten duen jarduera ez inbaditzailea delako.
AUKERAKETA
Arrantza-aldia ekaina eta iraila artean izaten da. Sasoi horretan itsasoko profesionalek iparraldeko hegaluze onena arrantzatzeko ahaleginak egiten dituzte. Pieza onenak eskaintzeko helburuarekin, itsasontzian bertan hasten gara aukeraketa egiten, Portuan sartu arte. Prestatu aurretik trontzo onenak lortzeko aukeraketa zaindua egiten dugu. Zapore autentikoa eta ehundura paregabea bilatzen dugu beti.
INSTALAZIOAK
60ko hamarkadako gure fabrika txikiak bere produktu-sorta areagotu du. Iparraldeko Hegaluzearekin hasi ginen, ondoren atuna sartu genuen eta beranduago beste produktu batzuk, gaur egungo sorta osatu arte. Mundakan, Urdaibai Biosfera Erreserbaren bihotzean ditugun ia 6.000 m²-ko instalazio berri eta modernoetatik, itsasoak ematen duen onena zure mahaira eramaten dugu. Zuzeneko salmentak egiten ditugu eta bisitak atsegin handiz hartzen ditugu.

MANIPULAZIOA
Gure Arrantza-aldiko Iparraldeko Hegaluze Freskoa ez dugu izozten, beraz ez du aldaketarik jasaten. Fabrikara iristen denean aukeraketa egin eta zuzenean egosi egiten dugu. piezaren urtsutasun guztia ikusi ahal izateko ontziratu aurretik. Azala eta hezurrak kentzen dizkiogu.
PRESTATZEA
Ondoren, profesional-talde batek ematen dio prozesu tradizional honi azken toke majikoa. Eskarmentu handiko esku horiek aukeratuko dituzten trontzo lodi eta urtsuenak apurretatik eta latetan eta beirazko potoetan sartuko dute Arrantza-aldiko Iparraldeko Hegaluze Fresko Onena kalitate hobereneko oliba olioarekin.


ONTZIRATZEA ETA ETIKETATZEA
Prozesu honetan elikadura-segurtasuna ezinbestekoa denez, gure Arrantza-aldiko Iparraldeko Hegaluzea esterilizatu egiten dugu ontziratu ondoren, eta azkenik etiketa jartzen diogu. Hau da zure etxera iritsi aurretik egiten den azken pausoa. Etiketan gure irudia eta informazio nutrizionala aurkituko dituzu produktuak esku artean dituzunean.
BANAKETA
Cusumanok produktu, formatu eta ekoizpen sorta zabala eskaintzen dio HORECA eta Elikadura sektoreari. Saltoki bat edo ostalaritza negozio bat baduzu eta gure produktuak banatu nahi badituzu, jarri gurekin harremanetan Bezeroaren Arretarako Telefonora deituta: 946 881 650.
Kalitate-kontrola
Segurtasun eta higiene estandar zorrotzenei jarraikiz ekoizten dugu beti. Kalitatearen ISO 9001, arrantza jasangarriari buruzko MSC ziurtagiria eta ingurumen-kudeaketako ISO 14001 bezalako ziurtagiriak dituzten eraginkortasun-politikak. Gure Kantauri itsasoaren jasangarritasunarekiko eta produktuen kalitatearekiko konpromiso irmoa.







