Webgune honetako zerbitzuak erabiltzeak Erabilera-baldintza hauen onarpena dakar.
Webgune honek CONSERVAS CUSUMANO S.A.k prestaturiko materialak ditu, informazio-helburu hutsekin. Material hauek atzitzeak ez du inolako harremanik ezartzen, ezta suposatzen ere, enpresaren eta bezero potentzialen artean, ez eta CONSERVAS CUSUMANO S.A.-ren eta webgune honetako erabiltzailearen arteko bestelako harreman profesionalik ere. Era berean, material hauek aldatu, garatu edo eguneratu ahal izango dira aurretik jakinarazi gabe.
Eskubideak gordetzea
Webgune honen eduki osoa, testuak, irudiak, soinuak, fitxategiak, markak, logotipoak, kolore-konbinazioak edo beste edozein elementu, bere diseinu grafikoa, bere egitura eta bere iturburu-kodea eta funtzionatzeko, sartzeko eta erabiltzeko beharrezkoak diren programa informatikoak, CONSERVAS CUSUMANO S.A.-ren jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubideen bidez babestuta daude, eta hala badagokio, bere lizentziadunenen bidez, eta webgune honen erabiltzaileak errespetatu beharko ditu.
Webgune honetara sartzen diren Interneteko erabiltzaileek bertan dagoen informazioa ikus dezakete eta deskargak egin ditzakete, baldin eta erreproduzitutako elementuak ez bazaizkie hirugarren pertsonei ematen edo Internetera edo sare lokal batera konektatutako zerbitzari batean instalatzen ez badira. Debekatuta daude banaketa, aldaketa, esleipena, komunikazio publikoa eta ustiapen-eskubideen titularrak berariaz baimendu ez dituen beste ekintza guztiak. Zalantzari baduzu eskatu informazioa helbide elektroniko honetara idatziz: atencionalcliente@cusumano.es.
Erantzukizunaren muga
Webgune honetan jasotako estekek edo linkak erabiltzailea hirugarrenek kudeatutako beste gune eta web orrietara eraman dezakete. CONSERVAS CUSUMANO S.A.k ez du inolako kontrolik horien gainean eta, beraz, ez du inolako erantzukizunik webgune honetatik kanpo dagoen eta gure web-arduradunak zuzenean kudeatzen ez duen informazioari dagokionez.
Orrialde honetan ager daitezkeen estekak erabiltzaileari Interneteko beste informazio-iturri batzuen existentziari buruzko informazioa emateko balio dute soilik. Esteka hauek ez dira inola ere helmugako tokiak bisitatzeko iradokizun, gonbidapen edo gomendio bat, beraz, CONSERVAS CUSUMANO S.A. ez da esteken bidez lortutako emaitzen erantzule izango.
CONSERVAS CUSUMANO S.A.-k segurtasun neurri egokiak hartzen ditu birusen existentzia detektatzeko, baina ezin du bermatu webgune honetako dokumentu elektronikoen edo erabiltzailearen fitxategien sistema informatikoan kalteak edo aldaketak eragin ditzaketen birusik edo beste elementu kaltegarririk ez dagoenik. Ondorioz, CONSERVAS CUSUMANO S.A. ez da elementu horiek erabiltzaileari edo hirugarren bati eragin diezaioketen kalteen erantzule izango.
Pantailan agertzen diren produktuen prezioak eurotan daude, eta barne hartzen dituzte Penintsulako eta Balearretarako BEZa eta aplikatu beharreko beste edozein zerga; eta, inprimaketa-akatsak egon ezean, eskaera egiten den egunean indarrean dagoen webgunean agertzen den produktu bakoitzari dagokion deskripzioan agertzen direnak izango dira.
Datuak babesteko politika
Webgune honetako zerbitzu batzuek, CONSERVAS CUSUMANO S.A.-k haiek emateko ezinbestekoak diren datu pertsonalak biltzea eskatzen dute. Datuak biltzeko prozesuan zehar, erabiltzaileari datuak beharrezkoak direla jakinaraziko zaio. Bezeroak derrigorrezko datu horiek ematen ez baditu, ezinezkoa izango da zerbitzu horiek ematea.
CONSERVAS CUSUMANO S.A.-k webgune honetako erabiltzaileengandik jasotzen duen informazioa, formulario desberdinen bidez (on-line kontsultak), tratamendu automatizatuaren xede da eta haren titulartasuneko fitxategietan sartzen da.
CONSERVAS CUSUMANO S.A.-k datuak konfidentzialki tratatuko ditu eta tratamenduaren helburu bakarra bere bezeroekin harremana kudeatzea eta enpresaren jarduerak sustatzea izango da.
Webgune honetan emailak bidaltzeak edo formularioak betetzeak, erabiltzailearen berariazko baimena suposatzen du bere datu pertsonalak lehen aipatutako fitxategietan sartzeko eta bere datuak, enpresaren merkataritza-komunikazioak emailez edo beste edozein bitartekoren bidez, bidaltzeko erabiltzeko baimena ere.
Aurreko ataletan aurreikusitako moduan bildutako datuei dagokienez, erabiltzaileak legeak aitortzen dituen eskubideak erabil ditzake, eta, bereziki, datuak eskuratzeko, zuzentzeko edo ezabatzeko eta, hala badagokio, aurka egiteko eskubideak, baita bere datuak partekatzeko emandako baimena ukatzeko eskubidea ere. Eskubide horiek erabiltzaileak edo, hala badagokio, erabiltzailea ordezkatzen duen pertsonak erabili ahal izango ditu, idatzizko eta sinatutako eskaera bat bidaliz honako posta helbide honetara: CONSERVAS CUSUMANO S.A., Lamilaran Industrialdea, 1B 48360
MUNDAKA (BIZKAIA). E-maila: atencionalcliente@cusumano.es Eskaerak honako datu hauek izan behar ditu: erabiltzailearen izen-abizenak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren edo pasaportearen fotokopia, eta erabilitako eskubidearen eduki zehatza.
CONSERVAS CUSUMANO SA-k ez du cookie-rik erabiltzen webguneko erabiltzaileei buruzko informazioa eskuratzeko. Hala ere, cookien erabilerari dagokionez bere irizpidea aldatzeko eskubidea du.
CONSERVAS CUSUMANO S.A.-k biltzen dituen datu pertsonalak gordeko ditu, eta beharrezko neurriak hartuko ditu horiek baimenik gabe aldatzea, galtzea, tratatzea edo eskuratzea saihesteko. CONSERVAS CUSUMANO S.A.-k obligazio horiek beteko ditu araudi aplikagarriak ezarritakoari jarraikiz.